nik galderatxo bat badut: Zer da zikloturista?
Aurten Iban Mayoren omenez ibilaldi zikloturista bat egiten dela ikusi dugu. Pozik, etxetik hurbil, ekintza interesgarria... gauza guzti horiek bururatu zaizkigu.
Baina ondoren ikerketan hasten gara eta batazbestekoak 23 km/h koak dira, Urkiola eta beste zenbait igoera tartean direlarik. Orduan pentzetan hasten gara berriro, eta dudatan jartzendugu guk zikloturista deitzen duguna beste gauza bat izango ez oten den!
Eskerrik asko, eta bidea gure kabus egingo dugu, gure kirol ekintzak izen barik geratu direlarik.
Kaixo,
ni zikloturista be banaiz eta oingo asteburuen be Portugalaten egon naiz martxa baten.
Lehenengoak 33km. orduko media atara dau argalario eta beste aldatz zailak haukinde be, baia askok 20 ko media atara dute abituallamientotan gelditute eta abar.
Arrazoia dekozu 33 km./orduko abiadura egiten dela martxan eta hori oso arin itea dela, baina hori lehenegoak egiten dau eta beste denak bere pausure doaz.
Quebrantahuesosen adibidez berdiña pasetan da.
Ambulantzia eta autobus eskoba 20 km./orduko media baten doaz, eta aurreikusie dau jende askok lehenengoak baino ordu gehiau tardauko dauela.
Gure martxan, zikloturista esan nahi dau konpetiziñoa ez dela eta horregatik ez zaio ematen saririk lehenengoari, denek sari berdiña dekie, agroturismo, kasko, eta abarren zozketak eta medalla bat (berdina denei).
Horregatik lasai egoteko esan nahi dizut, zeren eta horrelako bataz bestekoak egiten dutenek bere pausure joango dira eta besteek egun on bat pasatuko dozue lagunen artean.
Agur bero bat.
Alex.
>
> Epa guztioi,
>
> nik galderatxo bat badut: Zer da zikloturista?
> Aurten Iban Mayoren omenez ibilaldi zikloturista bat egiten dela ikusi dugu. Pozik, etxetik hurbil, ekintza interesgarria... gauza guzti horiek bururatu zaizkigu.
> Baina ondoren ikerketan hasten gara eta batazbestekoak 23 km/h koak dira, Urkiola eta beste zenbait igoera tartean direlarik. Orduan pentzetan hasten gara berriro, eta dudatan jartzendugu guk zikloturista deitzen duguna beste gauza bat izango ez oten den!
>
> Eskerrik asko, eta bidea gure kabus egingo dugu, gure kirol ekintzak izen barik geratu direlarik.
>
> Ondo izan.
Re: zer da zikloturista?
Eskimal,
28-04-2008 / 21:32
Epa berriro ere,
igual atzo pixkat haserre nengoen, barkatu tonua egokia ez zelako izan.
Baina zera da gertatzen zaiguna bizikletan ibiltzen garen zenbaitei, astiro goazenok, entrenatzeko aukera gutxi izateagatik, gorputza bizikletan edo kirola egiteko eskasa delako,... eta aparteko presarik ez dogulako (nik txorien gida bat erosi dut bidean berauek ikusten tontotua geratzen naizelako!).
Gustatuko litzaidake inoiz ibilaldiren bat egitea, nere bikotearekin eta beste zenbaitekin, baina Euskadi eta inguruetan, kilometro mordoa edo 'kotxe eskoba' kriston abiadan doalako ez dugu posible.
Lehengo urtean L'Ariegoisera joan ginen, ni rajatu nintzan Montagnola egiteko (kasik 9 ordu behar nituen eta limitea 6 t'erditakoa zen, gero nere modukoak heldu ziren arren (105km).. aurten ez naiz rajatuko!) eta amaginarrebarekin joan nintzen Passejadean (75km labur geratu zirenak), mutilak ederto asko egin zuen Montagnola, eta bere aitak (entrenatuagoa dagoela) luzea egin zuen (160km)... guztiontzako aukerak zeuden!
Ez da ezer pertsonala zuen ibilaldiarekin (etxetik bizikletan atera gintezkeelako igual izan dut disgustua), baina L'Ariegeoise moduakoak hemendik ere antolatu beharko liratekeela uste dugu, hori baino ez.
Animo zuen lanean, guk igual probatuko dugu 10eko asteburuan zenbat denbora behar dugun bidea egiteko eta posible ahal den behintzat abituallamientoren batera ailegatzea...
Eskerrik asko, eta barkatu berriro ere atzoko bronkagatik.
Re: zer da zikloturista?
KIKI,
30-04-2008 / 19:30
>Gauza baten arrazoia duzu, bi ibilbide egon beharko litezke, datorren urtean zuk esanekoa kontutan haukingo dogu.
Hala ta gustiz, nik zin dagizut, kotxe eskoba eta anbulantzia azkenaren zain egoteko dagozela ordainduta azkenaren erritoa dana dalakoa.
Ondo ibili eta segi horrela, garrantzitsuena bizikletan ondo pasatzea da.
> Epa guztioi,
>
> nik galderatxo bat badut: Zer da zikloturista?
> Aurten Iban Mayoren omenez ibilaldi zikloturista bat egiten dela ikusi dugu. Pozik, etxetik hurbil, ekintza interesgarria... gauza guzti horiek bururatu zaizkigu.
> Baina ondoren ikerketan hasten gara eta batazbestekoak 23 km/h koak dira, Urkiola eta beste zenbait igoera tartean direlarik. Orduan pentzetan hasten gara berriro, eta dudatan jartzendugu guk zikloturista deitzen duguna beste gauza bat izango ez oten den!
>
> Eskerrik asko, eta bidea gure kabus egingo dugu, gure kirol ekintzak izen barik geratu direlarik.
>
> Ondo izan.
Re: zer da zikloturista?
Eskimal,
08-05-2008 / 10:05
Eskerrik asko erantzuteagatik,
datorren urteko egutegian sartuko dugu zuen buelta eta ondo pasatuko dugula ziur gaude.
www.itxaspe.com/IbanMayo - Página Web de Iban Mayo. Optimizado para 1024x768.
Si quiere añadir información o hacer cualquier comentario: Email de contacto